Material eta elikagaiak bilduko dituzte gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Aurten ere, lau haur saharar etorriko dira Hernanira, Opo­rrak Bakean programaren ba­rruan, udara pasatzera. Baina beste 15 haur, Ama­sa-Villabonako aterpetxean el­kar­tuko dira, bi hilabetez, eta bilketa be­rezi bat egiten ari dira, uda­ra bertan pasatzeko.
Horregatik, bilketa egingo dute gaur Plaza Berrin, goize­ko 11:00etatik 14:30etara. Jaso nahi dituzte, batetik, elika­ga­i­ak: esnea, latak (artoa, txan­pi­no­iak, ilarrak, piperrak, atu­na, tomatea, melokotoia, piña eta bakarkako zukuak. Baita komuneko papera ere.
Eta bestetik, materiala: udarako arropa, zapatak (32 eta 40 talla artekoak) eta baita jos­tai­luak ere.

Pintxo eta edariak, aukeran
Gainera, pintxo eta edariak ere eskainiko dituzte Plaza Berrin bertan, bilketa gunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!