Dantza garaikideko ate irekiak antolatu dituzte uztailaren 11tik 14ra. Biteriko dantza gelan izango dira saioak 10:30etatik 11:30etara, Txaro Untzilla irakaslearekin. Parte hartu nahi duenak ostiralera arte eman dezake izena Biterin. Debalde da eta 15 urtetik gorako edonork hartu dezake parte.