Xake maisuen arteko lehia, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Gerardo Plazaren X. Oroi­me­nezko xake partidak jokatzen ari dira asteburuan. Atzo, haurren txanda izan zen, eta bi mailatan aritu ziren; 11 urtetik beherakoak, batetik, eta 12-14 urte artekoak, bestetik. Gaurkoan, berriz, helduen txanda izango da.

Groseko maisuaren kontra
Goizeko 11:00etan hasiko da jokoa, Atsegindegin; Gros Xake Taldeko eta Hernaniko jokalarien arteko match-a.
Ondoren, Groseko Nazio­ar­teko Maisuetako batek, ani­matzen den guztien kontra jokatuko du, aldi berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!