Burbunak eta etsayak dokumentala aurkezteko birak etenaldia egingo du udazkenera arte, baina hori baino lehen, geltoki berezia bisitatu zuten ostegunean. Donostiako Argazkilari elkartea bisitatu zuten, eta bertan aurkeztu zuten dokumentala. Bertako areto goxoan elkartu ziren ikusleek arretaz jarraitu zituzten dokumentaleko pasadizo, hitz eta irudi guztiak.