Aurorak bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Urtero bezala, Umore Ona abesbatzako kideak aurorak abesten ibiliko dira bihar Hernaniko kaleetan zehar. Hernaniko Ozenki abesbatzarekin batera arituko dira, eta goizeko 08:00etan abiatuko dira udaletxe atzetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!