Urko Semperena seigarren, Gipuzkoako errepide txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Urretxuko Saria jokatu zen larunbat goizean, Gipuzkoako Errepide txapelketako lasterketa ere izan zena. Uste baino lasterketa azkarragoa izan zen. Hasiera bizkor-bizkorra izan zen; Atagoitiko igoeraren aurretik, aurreneko 70 kilometroetan, txirrindulariak 44 kilometro orduko media egitera iritsi ziren.

Semperena, 18en artean
Portuaren hasieran 18 txirrindulari ziren buruan, eta 4 minutuko aldea ateratzen zioten pelotoiari. Distantzia hori haunditzen joan zen pixkanaka, eta ibilbidearen segurtasuna bermatze aldera, antola­tzaileek pelotoieko txirrindulariak lasterketatik kanpo uztea erabaki zuten. Hala, lasterketaren buruan zijoazen 18 txirrindulariak bakarrik egin zuten aurrera; eta tartean zen Urko Semperena astigartarra.
Gabirian, bigarren portua igo­tzean, 18ko talde hori dese­gi­ten joan zen pixkanaka. Ha­in­bat txirrindulari atzean ge­ra­tu ziren, eta Dorian Foulon fran­tzesak atakatzea erabaki zuen. Hala, 8 txirrindulari ge­ra­­tu ziren buruan. Semperena atzean geratu zen igoeran, baina jaitsieran erremontatzea lortu eta berriz ere engantxatu egin zen aurreko txirrindulariekin.
Hirugarren portua, Eitzan­goa izan zen definitiboa. Az­pa­rren, Murgiondo, Iribar, Amo­narriz eta Altuna jarri ziren bu­ruan, eta 20 segundura, atze­an geratu ziren Carbayeda, Foulon eta Semperena. Hel­mu­gara bitartean hala joan ziren, eta azken metroetan Limousin taldeko Unai Iribarrek lortu zuen irabaztea; esprintean gailendu zen Xabier Murgiondo eta Ander Amonarrizen kontra. Urko Senperena 6garren postuan helmugaratu zen, Luke Carbayeda eta Dorian Fulonen aurretik.

Kadeteek, bi proba
Txirrindulari kadeteek Gi­puz­koa­ko Txapelketako bi proba jokatu zituzten: erlojupekoa eta errepidekoa. Telmo Sem­pere­neak ezin izan zuen parte hartu; bertan izan zen ordea, Tomas Otermin astigartarra. 39garren postuan bukatu zuen lasterketa.
Aste honetan Aizarnaza­ba­len izan zen Urko Semperena. Gaur berriz, kadeteek Uztarri  Sari Nagusia izango dute jokoan Aizarnazabalen baita ere. Azkenik, bihar berriz, Txi­rrindulari Ju­niorrak Eibarko Euskadiko Txapelketan izango dira:  San Joan Saria izango dute jokoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!