Zaintzen ginkana, proiektu berria hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Ekintza berezia eginen dute datorren asteartean Goizuetan. Gizarte Zer­bi­tzu­aren Buthantxo proiektuaren au­rre­neko ekintza izanen da, Andres Na­barte ‘Xalto’ ikastetxeak antolatuta eta herritarren laguntzarekin. 

Zaintzen ginkana, herrian barrena
Gizarte Zerbitzuek abian jarri duten Buthantxo proiektuaren aurreneko ekintza izango da asteartekoa, zain­tzen ginkana, hain zuzen. Goizeko 10:30etan hasita, proba ezberdinak dituen jolasa eginen dute herriko ikasleek. Baina ez dira eguneko protagonista bakarrak izanen; ikasle eta irakasleez gain, herriko dendariek, tabernariek eta eragile ezberdinek ere hartuko baitute parte. 

Buthan herria, eredu
Proiektu hau garatzeko Buthan herria eredu izan da; bertan, zoriontasun indize gordina erabiltzen dute beraien garapena neurtzeko. Eragileek diotenez, Buthantxo proiektuaren  bidez, «herriko jendearen harremanak babestu eta hobetu nahi ditugu, eremu desberdinetan, adin guztietako lagunak elkartuz eta beraien harremanak estutuz». Horretarako, aurreneko pausua emango dute asteartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!