Aurreko astean eman zioten hasiera Aranoko Pala Txapelketari hamabosgarren urtez. Sei bikotek jokatu zuten aurreko astean, eta beste zortzi arituko dira lehian gaur goizean.
Goizeko 10:15etan hasiko da txapelketaren bigarren jardunaldia, eta lau partidu izango dira eguerdira bitarte.
Zortzi bikote, lau partidu
Zortzi bikote izanen dira lehian gaurko partiduetan. Goizeko 10:15etan izanen da aurrenekoa eta bertan izanen dira aurrez aurre, Markel-Aritz eta Lujanbio-Gartzia bikoteak. Xabier-Ibai eta Loidi-Amas bikoteek jokatuko dute 11:00etan; Ruiz-Zubimendi eta Baxur-Baleztenak, ondoren. Eta bukatzeko, Manterola-Lizeaga eta Elortza-Loitegik itxiko dute jardunaldia, eguerdiko 12:30etan hasita.
18 bikote, denera
Aurreko astean hasi zuten Aranon XV. Pala Txapelketa, eta denera 18 bikotek hartuko dute parte larunbatero: 6 bikote dira emakumezkoak, eta 12 gizonezkoak. Aurreneko hiru astetan kanporaketak jokatuko dira, uztailaren 2an izanen dira finalaurdenak, 9an finalerdiak, eta uztailaren 19an, igandez, izanen da final haundia.