Astelehenean agurtu zituzten San Antonio jaiak ereñotzuarrek, eta ez zuten nolanahi egin, nobedade haundi batekin, baizik.
Ereñotzuko I. Pintxo Lehiaketa egin zuten, arratsaldez, eta horrekin eman zioten bukaera aurtengo jaiei. Frontoian montatu zituzten pintxoak ordubetean, eta ondoren, bertaratutakoek pintxo-potean horiek dastatzeko aukera izan zuten. Ederki pasa zuten denek, baina talde bakarra izan zen sariduna: Amaia Esnal, Mikel Otegi eta Unai Erroitzeneak osatutako taldea izan zen hori. Otordu ederra irabazi zuten beraiek.
Errifa sariduna: 2282 zenbakiduna
Baina pintxo lehiaketako saria ez da San Antonioetako bakarra. Urtero bezala, antolatzaileek San Antonio jaietako errifak saldu zituzten aurten ere, eta 2282 zenbakia izan da sariduna. Zenbaki sariduna duena antolatzaileekin jarri beharko da harremanetan.