Mundarroko hamalau kirolarik eta bi laguntzailek jaso dute merezitako aitortza

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Denboraldian zehar egindako lanaren errekonozimendua jaso zuten joan den astean Mun­da­rro elkarteko jokalari eta laguntzaileek. 2015-2016 denboraldia bukatuta edo bukatzear dute klubeko hiru sailek, eta hori ospatzeko asmoz elkartu ziren Petritegi sagardotegian. 160 la­gunek bazkaldu zuten elkarrekin: anekdotak kontatu, denboraldiko errepasoa egin eta batez ere ondo pasatzeko tartea izan zen askorentzat.

Hiru sailetako onenei, errekonozimendua
Saskibaloiak, pelotak eta futbolak osatzen dute Mundarro kirol elkartea, eta hiru sailetako onenek jaso zuten errekonozimendua larunbatean: saskibaloian bost lagunek jaso zuten saria; pelotan hiruk; eta futbolean seik. Kirol elkarteari laguntzen dioten bi astigartarrek ere, jaso zuten ondo merezietako aitortza.


SARIDUNAK

Saskibaloia
- Junior neska onena: Olatz Arzelus
-Junior mutil onena: Ruben Cabaleiro
- Senior 2. mailan onena: Hodei Noble
- Senior 1go mailan onena:Xabier Sarasola
- Nesken euskal 2. mailan onena: Leire Otegi

Pelota
- Oier Gurutzealde: Munduko trinkete txapelketan brontzea, eta txapeldun Gipuzkoako Trinkete Txapelketako 1go mailan.
- Harri Loidi eta Jokin Sanchez: Gipuzkoako Txapeldunak 3garren mailan.

Futbola
- Erregional Gorengoen maila
Jokalari onena: Beñat Mendiburu
Jokalari laguntasunari: Ivan Gomez
- Ohorezko Jubenil Maila
Jokalari onena: Iker Markos
Jokalari laguntasunari: Andoni Martinez
- 1go jubenila:
Jokalari onena: Asier Zabala
Jokalari laguntasunari: Ion Gaztelumendi

Plakak
- Futbol laguntzagatik: Jon Rios
- Saskibaloi laguntzagatik: Iker Portela

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!