Konpostaren inguruko jardunaldia antolatu du Aranoko Udalak datorren larunbaterako, gaur zortzi.
Konpostean bizi diren bizidunak ezagutzeko prest?
Bisita berezi batekin hasiko dute eguna parte-hartzaile txikienek. Goizeko 10:30etan, konpostean bizi diren bizidunak ezagutzeko tailerra izanen da herriko haurrei irekia izanen dena. Bukaera, gainera, galderak egiteko tartea ere izanen dute etxeko txikienek.
Lorategi tailerra, beranduago
Aurreneko ekintza bukatuta, eguerdiko 12:00etan hasita, beste tailer bat prestatu du Udalak: lorategi tailerra, hain zuzen. Konposta erabiliz loreak nola landatu behar diren ikasteko aukera izanen dute herritarrek.
Tailer irekiak
Datorren astean eginen diren bi tailer hauek irekiak dira, izan ere, helburua da konposta gehiago ezagutu eta herritarrak animatzea etxean egitera.