Sua eta gehiago, urteko gaurik luzeenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Urteko gaurik luzeenaz gain, bereziena ere izaten da askorentzat San Joan bezpera. Astigartar askok ere hala sentitzen dute, eta San Joan suarekin, urteko usadio txar guztiak erre eta berriei bidea egiten diete. 

Astigarreko kideek dantzatuko dute suaren aurretik.

Hiru ekitaldi, aurten
Aurten ere, hainbat ekimen antolatu dituzte San Joan bezperaren bueltan. Ilun­tzeko 19:30etan izango da aurrenekoa: San Joan zortzikoa abestuko dute kalez kale, Txirriskla elkarteko txistulariekin batera. Eki­taldi nagusia, San Joan sua, gaueko 22:30etan piztuko dute. Aurretik, Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute. Eta azkenik, eguna errematatzeko, zezensuzkoa aterako da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!