Azpeitiaren aurka, buelta

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 25a, 02:00

Herriarteko txapelketaren semifinala jokatuko du gaur Her­nanik Azpeitiaren aurka. Joaneko partiduan 3-0 galdu zuten her­na­niarrek azpeitiarren aurka; beraiek dira, hain zuzen, egungo txa­peldunak eta aurtengo edizioa irabazteko aukera dutenak. Ez da jardunaldi erraza izango, horregatik, CD Hernaniko pelota sailak hernaniar pelotazaleei dei egiten die gaur arratsaldeko 19:00etan frontoian azaldu daitezen, bertako pelotariak animatzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!