Genua, Olinpiaden aurrekoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Igor Genua errugbilari hernaniarra punta-puntan dabil. Gaur eta bihar, Monakon jo­ka­tzen ari den Olinpiaden aurreko Torneoan ari da parte har­tzen, Estatuko taldearekin. Tor­neoan aurreneko postua lor­tzen duen taldeak lekua izan­go du Brasilgo Olinpia­detan.

Gainerakoek, beste hainbat zita
Zita gehiago ere badituzte hernaniarrek, as­te­buruan. Bate­tik, Gipuz­koa­ko Selekzioak dei­tu ditu sub14 taldeko Gaizka Ar­ka, Asier Bilbao, Izadi Fre, Ke­oma Pacheco, Aitor Pedro, Iker Perez eta Ekaitz Salterrain. Bes­tetik, Maja­hon­dako R7 torneoan izango dira sub18 eta sub16 taldeak, eta azkenik, bihar, 10:00etan, errugbi barneratzailea izango da Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!