San Joanen bueltan antolatutakoen berri eman du Txantxangorri elkarteak, egitarauan nahasita agertzen direla eta.
Gaur, Tiro Olinpiko txapelketa jokatuko da Hondarribiako San Telmon. Bestalde, 17:00etan hasita, Txantxangorrin bertan, Miguel Ollo Karabina Tiro txapelketako sailkapen fasea jokatuko da; aurretik, 11:30etan, entrenatzeko tartea izango da. Gaur sailkatzen direnek hilaren 23an jokatuko dute finala.
Era berean, hilaren 24an Haurren Arrantza Txapelketa jokatuko da Urumean, eta 16 urtetik gorakoek zabalik dute izenematea.