«Erabakia gurea izango da eta gu ere galdeketaren olatu izango gara»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 02:00

ASTIGARRAGAKO Gure Esku Da­gok aurkeztu die taldea he­­rritarrei. Igandean izan zen ekitaldia, Joseba Ba­ran­dia­ran plazan: epe motzera eta luzera di­tuzten he­l­bu­ruak azaldu zi­tuz­ten batetik; eta festarako tartea ere izan zen, elkar eza­gu­tu eta e­man­dako pausuak os­pa­tze­ko.

«Astigarragan ere Gure Esku egongo da»
Hainbat bilera egin ostean, testu bat irakurriz egin zuen Astigarragako taldeak, aur­kez­pena: «maiatzaren 7an Donos­tiako Zurriolan doze­na­ka la­gun bildu ziren, herri gal­de­ke­ta­ren lehenengo olatua har­tze­ko. Galdeketaren ola­tua. Era­ba­­ki­tzen hasi ziren. Ber­tan gar­bi geratu zen era­bakiaren bi­dea herritarrok egiten dugula».
Astigarraga olatu hori har­­tzeko prestatzen hasiko dela ere, jakinarazi zuten: «Uru­­mea bailarako gaine­rako he­rriekin batera, pres­ta­tzen ha­siko gara olatu hori har­tzeko». Orain arte egin diren galdeketen berri ere eman zuten: «egin di­ren galde­kete­tan garbi geratu da olatua indar haundiz dator­kigula. Euskal herritarron bu­ru­jabetza hasi dira gauzatzean. Gure etorkizun politikoa eta so­ziala libreki erabakitzeko gai­ta­suna». Epe motzera begi­ra izan­­go diren olatu talken be­rri ere eman zuten: «udaz­kenean Dima eta Bakaikun izango da bigarren talka; eta hirugarrena udaberrian izan­go da Oarsoaldean, Aulestin, Ba­rri­kan, Bermeon, Busturi­an, Elo­rrion, Sopelan, Uribe Kos­tan eta Usurbilen. Astiga­rra­gak ere hi­rugarren olatu ho­rrekin egin­g­o dut bat, Uru­mea baila­ran egin nahi du­gun galde­ketarekin. Horreta­rako Bagagil­tza izeneko talde eki­me­na sor­tu berri dute Her­na­nin, eta Ast­igarragak bat egin du talde horrekin».

 

Bat egiteko hainbat modu
Gure Esku edo Bagagiltza eki­me­narekin bat egiteko hain­bat modu daudela azaldu zuten: «la­gun egitea izango da ho­ri­e­tako bat. Horretarako au­ke­ra es­kainiko zaie merkatari guztiei».
 

Aurreneko pausua, emana
Igandeko ekimena aurreneko pausua izan zela azpimarratu zuten, eta hemendik aurrera pres­tatzen hasteko garaia dela: «tokian tokiko errea­lita­te­aren eta lortutako ados­tasunaren arabera egingo du aurrera gal­deketaren olatuak. Horr­e­ta­ra­ko hainbat ekimen egingo ditugu, datorren udaberria­ren zain. Santioetan Gure Esku Dagok herri bazkaria antolatu du; eta jaia nagusi izango bada ere, mahaiaren bueltan izango da hitz egiteko aukera. Udaz­kenetik aurrera ekimen ge­hia­go izango dira, tartean sinadu­ra bilketa. Gure bide-orria hiru urratsek osatzen dute: boron­dateak ehundu, bidea adostu eta etorkizuna erabaki».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!