«Herriko musikarien lana erakutsi nahi izaten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Gain gainean ditugu San Joanak. Giroan nabaria da, festarako gogoa. Eta nabaritu ez duenak, gaur sentituko du zirrara, Preludioarekin.
Aurten ere, eguraldia dela eta, Atsegindegin egingo da. Baina herriko izarrek berdin-berdin egingo dute dir-dir, 22:30etatik aurrera.

200 bat artista
Ruth Martin, zuzendari artistikoak nabarmendu du bi musikari hernaniarrek toki berezia izango dutela aurtengo Pre­ludioan; Ibon Casasek, eta Imanol Kamiok. 
«Ahal denetan, herriko mu­sikarien lana erakutsi nahi izaten dugu Preludioan. Ohiko partaideez gain, Hernaniko musikariek zein musika egiten duten, zein talde dauden... erakutsi nahi izaten dugu».

Imanol Kamio: «Bereziki, Hernaniko kultur arlo guztiari omenaldi txiki bat da, Rapsodia Urumea»

Gainontzeko musikariak ere, hernaniarrak izaten dira, eta ez gutxi! «90 bat abeslari, Musika Bandan beste 40 bat musikari, 20 bat txistulari eta beste hainbat akordeoilari, dultzaina eta alboka joleak, dantzariak, txalapartariak, aur­kezleak, danborradakoak... 200 bat parte-hartzaile badira!».

Urumean barrena jositako kantua, Imanol Kamiok
Ezagutzera eman nahi den herriko musikarietako baten lana da Imanol Kamioren Rapsodia Urumea. «Nik kantua abesbazarako egin nuen, eta Bandarekin jotzeko ideia nuenez, Roberto Pachecori esan nion. Harek, berriz, Pre­lu­dio­ra­ko prestatzeko esan zidan eta... Ez nuen horrelako kapritxorik, baina oso ondo hartu naute». Horregatik eskerrak eman nahi izan dizkie talde eta zuzendari guztiei, egindako lanagatik, eta «bereziki, Jorge Pachecori, perkusiorako moldaketak egiteagatik; Julian eta Iñaki Prieto eta Fernando Uribesalgori, partiturak edita­tzeagatik; Xabier Valle de Lersundiri, diskoaren edizioagatik; edota Eñaut Agirre eta Iñaki Mikeori, letra egiteagatik».
Kantuak bost zati ditu, eta denek dute Urumearekin lotura. «Rapsodia da kantu, doinu, erritmo uztarketa bat. Eta zergatik Urumea? Gertatzen den guztia Urumea ibaiaren inguruan gertatzen delako». 
Aurreneko zatia ezpata-dan­tza bat da. «Bereziki, Her­na­niko kultur arlo guztiari omenaldi txi­ki bat da, Rap­so­dia Urumea. Zati honetarako hitzak idaztea eskatu nion Eñaut Agirreri, ahalik eta kultur talde gehienak omen­tzeko». Hurrena, baltsa, orain 2-3 urte emazteari egina. «Uru­mea ondoan bizi gara, eta!». Gero, arrauneko ACT Liga­ko San Migelsen ereserkia dator; «es­tro­padak Kantabrikoan egiten dira, eta Urumea hor bukatzen da». Eta bukatzeko, Errugbi eta Fultbol taldeetako ereserkia, eta Zikuñagako danborrada.

SAN JOAN JAIETAKO XXII. IRAGARPEN KONTZERTUA

- Betikoskorri. Oskorri. Moldaketa: Iñaki Urkizu.
- La Pilindros. Silvanio Cervantes. Moldaketa: Carlos Sánchez.
- West Side Story. Leonard Bernstein. Moldaketa: Naohiro Iwai.
- Reel eta Giga Irlandarra. Mátyás Seiber.
- Mutil txaleko gorri. Herrikoia. Moldaketa: Junkal Guerrero.
- Rocío. Tomás Rivas. Moldaketa: Jagoba Astiazaran.
- Salve Rociera. Manuel Pareja. Moldaketa: Jagoba Astiazaran.
- Hermano. Ibon Casas.
- El ceguetón. Ibon Casas.
- Apaga la luz y verás. Ibon Casas. Moldaketa: David Soriazu/Juan Laboreria.
- Rapsodia Urumea. Imanol Kamio. Moldaketa: Jorge Pacheco (perkusioan). Hitzak: Eñaut Agirre, Imanol Kamio, iñaki Mikeo.
- Mendirik Mendi. J.A. Erauskin.
- San Joan Zortzikoa. Herrikoia. Moldaketa: Joxan Goikoetxea. Hitzak: M. Lekuona.

Zuzendariak: Roberto Pacheco, Patxi Apezetxea, Maribel Insausti, Igor Arroyo, Imanol Kamio eta Arkaitz Larrañaga.
Aurkezleak: Idoia Noble eta Jon Odriozola.
Zuzendari artistikoa: Ruth Martin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!