Erretinosis pigmentarioa dauka Ibon Casasek; hau da, pixkanaka, itsu uzten duen begietako gaixotasun arraroa.
Horri aurre egiteko sortu zuen Dame Tu Visión proiektua sortu zuen orain lau urte eta erdi: «Erokeria hutsa da; nik, dokumental bat zuzentzea!».
Hiru kantu, Preludioan
Casasen helburuetako bat da ikerketa bultzatzea, erretinosis pigmentarioari sendagaia edo aringarriak bilatzeko. «Ez da horrelakoetarako diru askorik izaten, eta gutxiago, gaixotasun arraroak ikertzeko. Ez dira errentagarriak! Beraz, dokumental honekin, asmoa da ikaragarrizko arrakasta lortu, eta ikerketarako nahikoa diru biltzea! Erokeria!».
Dokumental horren erdigunean dago Apaga la luz y verás kantua. Dagoeneko, 40 bertsio grabatu ditu, eta gaur, Preludioan, beste bat, Banda eta abesbatzekin. «Ikaragarria da. Nere leloa da: ideiak, elkartasuna, eta blind rock. Eta hara! Preludioa bezalako kontzertu jendetsu eta zoragarri batean parte hartzeko deitu izana zoragarria da, eta nik, izaera soziala gehituko diot kontzertuari. Gainera, aurreneko aldia izango da, zuzenekoan egiten dugula. Gehiagotan ere egitea espero dut!»
Erokeria dirudiela dio, baina, dagoeneko, lortu du dokuementalaren aurrerapen txiki bat, teaser-a, Donostiako Zinemaldian jartzea. «Orain, dokumentala bukatzea derrigorrezkoa ere bada; ea ez den denbora asko pasatzen!».