Denboraldiko torneo pribatuetan garrantzitsuenetakoa da Urretxuko San Joan Torneoa, eta bertan, finalean izango da gaur Ioritz Arrieta, 11:00etatik aurrera. Miguel Perez arabarra izango du lagun, eta Azpiri bizkaitarra eta Tabar nafarra izango dituzte aurkari.
Pelota Eskolako finalak, bihar
Bestalde, Hernaniko Pelota Eskolako txapelketan 64 pelotari aritu dira, eta bihar jokatuko dira finalak kiroldegian, 10:00etatik aurrera: infantiletan, Jagoba Garmendia-Unax Uitzi; alebinen 4/5ean, Jon Jara-Oier Garaiar; alebinen 1go mailan, Martin-Eguren/Garcia de Bikuña-Deskarga; alebinen 2garren mailan, Gonzalez-Atxaga/Arruti-Elizazu; benjaminen 1go mailan, Lorente-Elizazu/Azpeitia-Iturbe; eta benjaminen 2garren mailan, Otamendi-Otaño/Pascual-Garmendia.