San Joanetako giroa gerturatzeko, kantuan ibiliko dira bihar (egitarauan gaizki dago), Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzetako Aurorak.
Goizeko 08:00etan jarri dute zita, udaletxe atzean, eta Andre kaletik behera, Antziola aldera jaitsiko dira. Kiroldegi ondotik igoko dira gero, Santa Barbaran hamaiketakoa egin, eta Kaxkoan jarraitzeko.