«Madrilera goaz Rajoy botatzera, Barcina Iruñatik bota bezala»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 02:00

Herritarrak entzun eta bere asmoak mahai gainean jarri zituen EH Bilduk asteazkenean, Atsegindegin, hauteskundeei begira. Ekitaldia izan zuten, eta bertan egon ziren Jone Etxeberria, Kongresurako hautagaia Gipuzkoatik, eta Ju­len Arzuaga legebiltzarkidea.
Etxeberriak hartu zuen hi­tza aurrena, eta azaldu zuen, zertara doan EH Bildu Madri­lera: «Rajoy botatzera goaz. Bar­cina bota genuen Iruñatik, eta ez genuen eserlekurik eskatu. Madrilen ere, guk bota de­zakegu Rajoy».

«Soldata minimoa 1.200 euro izatea eskatzen dugu»
Etxeberriak nabarmendu zuen, krisiaren eragina enpresetan nabaritu dutela: «Madrilek ez du kontutan hartzen gure hizkuntza, kultura eta egitura ekonomikoa, bestelakoa dena, industriak pisu haundia duelarik. Guk berriz, enpresei la­gun­tzeko poltsa bat sortu ge­nuen, eta soldata minimoak 1.200 eurokoak izan daitezela eskatzen dugu. Podemo­s­ek 900ekoak eskatzen ditu; hori da ez dutelako ezagutzen he­mengo errealitatea».
Arzuagak aldarrikatu zuen, prest daudela Ma­dri­le­ra joateko, «hemen gertatzen dena sa­latzera, nahiz eta han egon gure zapalkuntzaren oina­rria. Nazio Batuen Erakundean ere izan ginen, eta Madrilera ere joango gara salatzera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!