Gaur izango du egun haundia Tilos 7 Pasa pala txapelketak. Arratsaldeko 18:00etan hasita, herriko sei bikote onenak ariko dira aurrez aurre, txapela lortzeko lehian.
Bigarren mailakoa jokatuko dute aurrena, Galdosek eta Elizasuk, Loran anaien kontra. Aurrenekoek, Magi eta Txema menderatu zituzten semifinaletan (22-15), eta bigarrenek, Goia eta Zurutuza (22-14).
Lehenengo mailakoa, segidan
Gero, lehenengo mailako finala izango da: Del Horno eta Unda, Ramos eta Zubimendiren kontra. Semifinaletan kanporatu zituzten Elejalde eta Navarro (22-16), eta Aroztegitarrak (22-21), hurrenez hurren.
Nesken finala, bukatzeko
Eta azkenik, nesken finala jokatuko da: Idoia eta Alaitz, Garcia eta Bengoetxearen kontra. Urien eta Otaegiri irabazita lortu zuen pasea aurreneko bikoteak (22-19), eta Irigoien eta Mungiaren kontra bigarrenak (22-13).