Hernaniar Bikaina eta errekonozimendua, errugbi elkarteari

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 16a, 02:00

Hernani Errugbi Elkarteak jaso du aurten, Xalaparta elkartearen errekonozimendua, Hernaniar Bikaina sariarekin. Larunbatean jaso zuten, soziedadean bertan, Rafa Larretxeak, Juan Crespok, Juan Rodriguezek, Txokolo Adarragak, Joakin Goikoetxeak, Tomas Molinak eta Joxe Elosegik, taldearen izenean. Egun berean, mus txapelketako sariak ere banatu zituzten: Iwan eta Julen izan dira txapeldun, Koldo eta Olatz menderatuta finalean. Hirugarren sailkatu dira Julio eta Isidro, eta laugarren, Xabi eta Manu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!