Hauteskundeei begira, eskuorriak banatuko ditu PSE-EEk gaur, 11:30etatik aurrera, ferian. Bertan izango dira Odon Elorza, Kongresurako hautagaia Gipuzkoatik; Ricardo Crespo, Hernaniko Udaleko PSE-EEren bozeramailea; Maria Jesus Egido zinegotzia; Iñaki Arriola, Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia; Pablo Peñacoba, Hernaniko PSE-EEren idazkari nagusia; eta Susana Corcuera, euskal parlamentaria.