Ilunpe estutu bai, baina saririk ez

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 16a, 02:00

Ikusle askoren aurrean, ezin izan zuen semifinaletara sailkatu Hernanik, Berria Txapel­ketan. Baina estutu zuen Ilunpe!
Kadete mailan, erraz na­gu­situ zen Ilunpe, eta aukerarik ez zuten izan Arizmendik eta Zugastik (4-22).
Berdinduagoa izan zen par­tidua jubenil mailan, eta Ilun­pe faborito izan arren, kostata lortu zuen garaipena. Bikain hasi ziren Agirre eta Alberdi, 10-6 aurreratuta, baina behera egin zuten gero  (18-22).

Nagusietan, garaipena
Ederra izan zen nagusi mailako partidua, kategoriako lau pelotari onenetakoekin. Ezin hobeto hasi ziren hernaniarrak, Arrieta sakearekin mina egiten eta Aizpitarte oso seguru (6-0). Pelota aldaketarekin, berdinketa asko izan ziren. Baina, az­kenean, behera egin zuen atzelari azpeitiarrak, eta Her­na­nik lortu zuen puntua (22-20). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!