«Autodefentsa feminista, emakume moduan bizi ahal izateko tresna da bizi-jarrera bat. Indarkeria sexista gure egunerokotasunean jasaten dugula kontutan hartuta, erremintak behar ditugu, horri aurre egiteko», adierazi du Hernaniko Bilgune Feministak.
Horregatik, autodefentsa feminista tailerra antolatu du biharko. Biteri kultur etxean izango da saioa, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta izena eman behar da aurrez, emaila bidalita: hernanikotxokofeminista@gmail.com.
«Gorputza gure tresna nagusia izanda, jarreraren lanketa ezinbestekoa da», adierazi dute.
«Erasoak identifikatzen ikasten dugu»
Bilgune Feministak azaldu du, autodefentsa feministaren bidez garatuko dituztela, «ezabatuta izan ditugun gaitasun batzuk, emakume bezala sozializatuak izaterakoan. Gorputza gure tresna nagusia izanda, jarreraren lanketa ezinbestekoa da. Autodefentsa feministaren bidez, ikasten dugu erasoak identifikatzen, eta baita horiei erantzuteko estrategiak garatu ere, bakarka edo kolektiboki».
Guztiak animatu dituzte, tailerrean parte hartzera.