«Egungo politika ereduekin hausteko, eta ideia berriei eta eraginkorrei bidea egiteko», solasaldia antolatu du gaur, Biterin, Enkuentro Cultura elkarteak: Politica creativa. Arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara izango da.
Politika kreatiboaz ariko dira, beraz, eta ekarpen positiboak bilatu nahi dituzte, «eraginkorra ez den politikaren monotonia alde batera uzteko».
Diskurtso tradizionaletik harago pentsatzea, helburua
Elkarteko hiru kide egongo dira bertan, eta aurrena, egingo dute gaur egungo egoeraren sintesi bat, munduko ideia politikoei dagokienean: «helburua da, entzuleek pentsatzea diskurtso tradizionaletik harago», azaldu du Ana Roncalek, hizlarietako batek.
Parte hartzeko tartea
Gero, informazio zientifikoa aurkeztuko dute, ideien arrakastarako oinarri kulturalak historikoki jokatu duen paperari buruz. Eta azkenik, tarte bat irekiko dute, bertaratutakoek parte hartzeko eta ekarpenak egiteko.