Ekainaren 26an izango dira hauteskundeak, eta horren bueltan, ekitaldia antolatu du Hernaniko Podemos-Ahal Dugu taldeak, Orain Hernani!rekin, gaur arratsaldean.
Atsegindegin izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko.
Josetxo Arrieta, David Guirado eta Jaione Aristregi egongo dira.
Azalpenak, Unidos Podemos hautagaitzaren xehetasunez
Batetik, mahai informatiboa jarriko dute; eta bestetik, doako pintxopotea eskainiko diete bertaratzen diren herritar guztiei. Horiekin, helburua da Podemosen hauteskunde programa ezagutaraztea, eta xehetasun guztiak ematea, Unidos Podemos hautagaitzari buruz.
Bertan izango dira, Josetxo Arrieta, Senaturako hautagaia Gipuzkoatik; David Guirado, Podemos Hernaniren idazkari nagusia; eta Jaione Aristregi, Orain Hernani!ren zinegotzia eta bozeramailea.