Beste pauso bat emango dute gaur, Hernani Erabaki prozesu partehartzailearen barruan.
Biteri kultur etxean jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etan, eta bertan erabakiko dituzte, proposamenak aukeratzeko irizpideak. Herritar guztiei irekia izango da.
Bi irizpide, Hernanin «ongizate komuna» bilatuz
Behin herritarren proposamenak jasota, bai auzoz auzoko saioetan edo bai postontzietan, aurreko astean aurkeztu zituzten denak, jendaurrean. Orain, erabaki behar dute zein sartu 2017ko Udal Aurrekontuetan, zertarako erabili 500.000 euro horiek.
Biterin izango da saioa, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta irekia da.
Eta hautaketa hori egiteko, bi irizpide jarriko dituzte gaur, Hernanin «ongizate komuna» bilatzeko. Horretarako, aurrena, herritarrek zehaztuko dute zein izango diren prozesuaren helburuak.