Hauteskundeei begira, zita bikoitza jarri du Podemosek, biharko. Mahai informatiboa eta doako pintxopotea antolatu dituzte, 18:00etan Atsegindegin. Bertan izango dira Josetxo Arrieta, Senaturako hautagaia; David Guirado, Hernaniko Podemosen idazkari nagusia; eta Jaiore Aristregi, Orain Hernani!ren zinegotzia eta bozeramailea.