Buruntzaldea Zutik taldea osatzeko asmoz, asanblada bihar Lasarten

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 02:00

Gipuzkoa Zutik mugimendua jarri zuten martxan ekainaren 29an, Donostiako Gipuz­koa plazan, «erraustegiaren pro­iek­tua gelditzea eskatzeko, eta bes­te eredu baten alde egiteko, gure bizitza zentroan jar­tzen duena. Hori da mugimenduaren lema nagusia, Ustelak lurpera, bizitza da handiena».
Mugimendua herrialde oso­ra ari da zabaltzen, maila lo­ka­lean gai horietaz hitz egin eta eragiteko. Eta Buruntzal­de­an ere, osatu nahi dute Bu­run­tzaldea Zutik taldea, esku­al­dean lanean hasteko. Horre­tarako, aurreneko asan­­blada dei­tu dute bihar, Lasarte-Oria­ko Okendo plazan, arratsaldeko 16:30e­tan. Hernanitik talde bat joango da, eta herritar guz­tiei lu­za­tu diete gonbitea, gerturatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!