Urtebetetze borobila izan zuen atzo, Maria Dorronsoro Iruin hernaniarrak; Maritxu Polo izenez ezaguna. 100 urte bete zituen, Hernanin jaio eta herrian bizi den emakumeak.
Udaleko ordezkari guztien partetik, beraien «agurrik beroena» helarazi nahi izan diote, «bai Mariari eta baita bere familiari ere»; eta lore sorta ere bidali zioten etxera.
Bisita egiterik ez zuten izan, ordea, Maritxu Poloren osasun egoera dela eta.