Gazte bazkarian parte hartu nahi duenak zabalik du izena emateko epea. Zerrenda Zipotza Tabernan jarri dute, eta izena ematerakoan 15 euro ordaindu behar dira; azkeneko eguna ekainaren 26a da. Bestalde, ‘laguntzeko prest’ zutabean, erantzuna jartzea beharrezkoa dela gogoratu dute.