Udalak dirulaguntza, Gure Esku Dagori

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 02:00

Hitzarmena sinatu dute Her­na­niko Udalak eta Hernaniko Gure Esku Dago taldeak. Eta horren bitartez, diruz lagun­duko ditu Udalak, taldeak au­rreko ur­te­otan antolatu di­tu­en ekital­di­ak.
Izan ere, 2013ko ekainean sortu zen Gure Esku Dago he­rri dinamika Euskal Herri­an, eta urte bereko irailean hasi zen lanean Hernaniko taldea: «ordutik, hitzaldiak, filmen emanaldiak, giza-kateak eta mosaiko erraldoiak antolatu dituzte, besteak beste. Her­na­niko Udalak, dinamika hori sustatzeko asmoz, lankidetza hitzarmen bat sinatu berri du, 2014 eta 2015 urteetan egin­da­ko ekital­diak diruz lagun­tze­ko», azaldu dute.

Guztira, 7.254,90 euroko dirulaguntza
Astelehenean eraman zuten paperera akordioa, Hernaniko udaletxean bertan, Luis In­txa­us­pe Hernaniko alkateak, eta Jesus Uzkudunek, Gure Esku Dagoren ordezkari gisa.
Guztira, 7.254,90 euroko di­ru­laguntza emango dio Uda­lak, herri mugimenduari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!