Herriartekoan finalerdietan; Gurutzealde azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 02:00

Herriarteko finala geroz eta gertuago du Astigarragak. Bide horretan ordea, azken are­rioa gainditu behar du: Azkoitia. Ostiralean jokatuko dute joaneko partidua, Azkoi­tian, gaueko 22:00etan ha­si­ta.
Astigarragak duena ema­nez gero, badu Azkoitia kan­po­ratzeko aukera. Joaneko par­tidutik emaitza on ba­tekin itzul­tzea izango da hiru bi­koteen helburua. Hauek dira finalerdia jokatuko dutenak: Olarra-Urdangarin, Oiarbide-Exposito eta Loidi-Santxez.

Pasea, Oñatiren kontra
Finalerdietarako pasea Oña­tiren kontra lortu du As­ti­garragak. Larunbatean joka­tu ziren bueltako hiru par­ti­duak, eta h­iruetan nagusitu ziren: 18-22, 8-22 eta 9-22.

Gurutzealdek, ezin
Oier Gurutzaldeak ere part­i­du garrantzitsua zuen aste­bu­ruan: Euskal Herriko tx­a­pela izan zuen jokoan, trin­ke­tean, Inhar Ugarte so­pe­larraren kontra: 40-22 gal­du zuen. Aur­ka­riaren lana azpimarratu nahi izan du astigartarrak: «meritoa berea izan zen, hasieratik fuerte eta ondo aritu zen. Ez zidan ezertarako aukerarik utzi». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!