Bertso musikatuen afaria antolatu dute Ipintza Sagardotegian etzi, ostiralean. Unai Agirre eta Agin Laburu ariko dira bertsotan, eta Eneko Sierra eta Beñat Antxustegik jarriko dute musika. Bertso afaria iluntzeko 20:30etan hasiko da, eta sarrerak aurretik eskuratu daitezke Zipotzan, Ikatzan eta Ipintzan bertan. Prezioa: 20 euro.
Juan Luis eta Exkerrari laguntzeko afaria
Elkartasun afaria izango da etzikoa, eta Gazte Asanbladak dei egin nahi die herritarrei parte hartzeko: «txartelaren prezioaren %50a Juan Luis eta Exkerrarentzat izango da. Laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dute, eta herriaren elkartasunak etenik ez duenez, bertaratzea garrantzitsua da». yy