Donostia 2016ren barruan, Topaguneak ikuskizun berezia eskainiko du Kukai dantza taldeak, bihar, Chillida Lekun. 19:30etan izango da, eta musikari hernaniarrek ere hartuko dute parte. Sarrerak salgai daude, 15 euroan, Hernaniko Turismo Bulegoan eta Kutxabankeko kutxazainetan. Hilaren 23 eta 24an, berriz, Hitzargiak Europako hizkuntza gutxituen topagunea egingo dute, Orona Ideon. Parte hartzeko, izena eman behar da: www.hitzargiak.eu.