San Joan bezpera ospatzeko ohitura geroz eta errotuagoa dago astigartarren artean, eta aurten ere izango da aukera. 19:30etan San Joan Zortzikoa ibiliko da kalez kale, Txirriskla elkarteko txistulariekin. Sua 22:30etan piztuko dute, eta aurretik, Astigarreko dantzariek zortzikoa dantzatuko dute. Azkenik, 22:45etan zezensuzkoa aterako da.