Udako tailerretan izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 02:00


Astigartek marrazketa eta pintura tailerrak antolatu ditu ekainaren 27tik uztailaren 23ra. Kultur etxean izango dira eta astebeteko moduloak eskainiko dituzte, 5-8 urtekoentzat eta 9-12 urtekoentzat. Izena kultur etxean eman behar da eta 20 euro balio du modulo bakoi­tzak. Informazio gehiago:  astigarteastigarraga@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!