Komiki, argazki eta bizipenak, herriko hamaika txokorenak

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 14a, 02:00

Aurten ere landu dute AEKk eta Hernani Institutuko ikasleek, Hamaika hitz, hamaika txokotarako egitasmoa, euskeraren erabilpena sustatzeko. 21 gazte aritu dira lanean, eta egindakoarekin, erakusketa jarri dute Biteriko pasilloan, datorren ostiralera arte.
Bisita gidatuak ere egin diz­kiete egileek, AEKko ikasleei.

‘Bizipenen mapa’ atala, blogean ikusgai
Erakusketan, ibilbide grafiko-literarioa izenekoa bildu dute, eta herriko espazioei buruzko ar­gaz­ki eta testu literarioak sortu dituzte ikasleek.
Baina bestetik, blog bat ere sortu dute, Bizipenen mapa deitu dutena jasotzeko: «gazteek herriko altxor biziak edo aiton-amonak elkarrizketatu dituzte, eta haien bizipenetatik abiatuta, komikiak, bideoak eta abar sortu dituzte; eta he­rriko mapa batean txertatu di­tuzte, sortutako istorioak eta espazioetako bizipenak uztartuz», azaldu dute.
Material hori guztia ikusgai jarri dute helbide honetan: 11hitz11txoko.wordpress.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!