Indartsu bukatuko dute ikasturtea, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 14a, 02:00

Sasoiko dago Ttapa Ttapa egi­tasmoa, bertan parte hartzen dutenak bezalaxe. Gero eta jende gehiago gerturatzen da asteazken goizetan Atseginde­gira, taldean bueltaxka egitera. Ehun lagun inguru ere elkartu dira aurreko asteetako zitetan, eta beraz, indartsu bukatuko dute ikasturtea. Izan ere, az­ke­­neko irteera izango dute bihar, udaran geldialdia egiteko.
Guztira, 184 lagunek hartu dute parte ikasturte honetan; 123 ema­kume eta 61 gizon. Eta ba­tazbeste, 82 par­taide izan dira saio bakoitzean.
Asteazkenero bezala, goi­zeko 10:30etan jarri dute zita Atsegindegin, egunerako pres­tatutako paseotxoa egite­ko.

Irailaren 28an, datorren ikasturteari hasiera
Egitasmoaren arrakasta ikusi­ta, noski, ez dute hutsik egin­go datorren ikasturtean ere, eta dagoeneko, jarri dute buel­tatzeko eguna: irailaren 28an izango da, ikasturteko aurre­neko irteera.
Antolatzaileen helburua da, gero eta herritar gehiagoren­ga­na iristea, eta horregatik, guztiei luzatu diete gonbitea, animatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!