Festa giroa, ikasturtea agurtu eta San Joanetarako prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 13a, 02:00

Ikasturtea bukatzeko oso gutxi falta dute Hernaniko Elizatxo, Inmakulada, Langile, Urumea eta Ereñotzuko Txirrita ikastetxeetako ikasleek. Horren harira, ikasturte bukaerako jaialdiak egin dituzte azken bi asteburuetan. Elizatxon eta Urumean Olinpiadak izan zituzten hizpide. Inmakuladakoek, berriz, batukada erraldoi batekin esnarazi zuten herria. Langile ikastolakoak Tilosetako kioskoan aritu ziren kantari. Txirrita ikastetxean, berriz, Txirra bertsolaria izan zuten gogoan, ostiraleko jaialdian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!