Beroketan txukun, Maialen

Kronika - Erredakzioa 2016ko ekainaren 13a

Liga aurreko beroketetan erakustaldi politak egiten ari da Hernaniko Maialen trainerua. 
Lehengo asteburuan, Mutrikun, bi ontzi utzi zituen atzean, eta asteburu honetan ere, lanean fin aritu dira neska hernaniarrak: Lekeitioko Banderan 4garren egin dute, Hondarribiaren aurretik.
Aurreneko trainerua Hibaika izan da, 10:48,92ko denborarekin; bigarrena, Arraun Lagunak, 11:21,73rekin; hirugarrena, Getaria Zarautz, 11:26,75ekin; eta segidan Hernani, 11:35,14rekin. Hondarribiak, 12:07,32. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!