Ereñotzuko atzoko egunaren inbidiarik ez dio gaurkoak.
Pelota partiduak, atzo, eta herri kirolak gaur, 12:00etan: harri jasotzen, Inaxio Perurena, eta aizkorarekin, Atutxa eta Mugerza. Bertso jaialdia atzo, eta Jexux Mari Irazu eta eta Unai Agirre gaur, herri kirolen saioaren ondoren. Sagardo probaketa atzo, eta pintxo lehiaketa gaur, 18:30etan. Aurretik, 17:30etan Ttarlak dantzatuko du.
Pintxo potea ere egingo da lehiaketako pintxoekin, jaiei amaiera eman aurretik.
Zerain, Hernaniko Sarian aurreneko sailkatua
Bola eta toka txapelketak ere jokatu dira egun hauetan. Tokan onenak izan dira: Eduardo Alvarez (16), Carlos Irastorza (11), Calvo (9) eta Prudencio Olano (9); aurreneko ereñotzuarra, berriz, Leandro Miner (7).
Bolan aurreneko lauak izan ziren: Iosu Lazkano (39), eta 37na brilarekin, Bea Unzue, Benito Loitegi eta Imanol Arretxe. Aurreneko ereñotzuarra, berriz, Aritz Zerain izan zen (36).
Bestalde, Hernaniko Bola Sariko aurreneko tiraldiko sailkapena, horrela geratu zen: Aritz Zerain (36), Miguel Arrozpide (36), Antonio Miner (35), Miguel Burugain (33), Fernando Gallego (33), Ibon Miner (32) eta Leandro Miner (30). Hurrengo tiraldia hilaren 19an izango da, Hernaniko Goiz Eguzkin.