Bizikleta martxa solidarioa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 02:00

AMHERek antolatuta, bizikleta martxa solidarioa izango da etzi, Plaza Berritik abiatuta goizeko 10:30etan, Donostiara bidean. Bertan egingo dute bat, errefuxiatuei elkartasuna erakusteko elkarretaratzearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!