«EH Bildu zoriontzen dugu, azalpenengatik»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 12a, 02:00

Orain Hernanik eskerrak eta zorionak eman nahi izan dizkio EH Bilduri «prentsa aurrean eman dituen azalpenengatik, 2014ko Erabaki Hernaniko parte-hartze prozesuko aurrekontuetako 6garren partidako 20.000 euroak nora bideratu dituen azaltzeagatik. Badirudi ulertu duela azalpenak ez zizkiola Orain Hernaniri soilik eman behar, baizik eta prozesuan parte hartu duen orori».
Era berean, «parte-hartzearen demokrazian sinesten» dutenez, Erabaki Hernani 2016 proiektuan parte hartzera animatu ditu biztanleak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!