«Alkoholismoa, geldiarazi daitekeen gaixotasuna»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 12a, 02:00

Estatu Batuetan, Ohion sortu zen aurreneko Alkoholiko Anonimoen elkartea, 1935eko ekainaren 10ean. Ordutik, milaka gehiago sortu dira mundu osoan zehar. Euskal Herrira 50eko hamarkadan iritsi ziren, eta Hernanin, Santa Barbara taldea sortu zen, 1968ko urriaren 15ean.
Ordutik, laguntza eskain­tzen jarraitzen dute, eta ur­teu­rre­naren bueltan, gogorarazi dute ateak irekita dituztela.

Ateak zabalik
Azpimarratu dute alkoho­lis­moa ez dela bizioa. «Gaixo­tasuna da, sendaezina, baina geldiarazi daitekeena». Horre­tarako, ordea, «benetako nahia behar» da, eta Santa Barbara taldeak laguntza hori ematen du Sandiusterrin, Zaharren Egoitzaren hegaleko lokalean.
Astelehen eta ostiraletan bilera itxiak egiten dira, 19:30etan. Ostegunetan, berriz, informazioa ematen zaie gaixo alkoholikoen progra­maren inguruan, 19:00etan.
Bestalde, gaixoen familia eta lagunekin ere bilerak egiten dira asteazkenero, 18:30etan.
Bilera hauen guztien hel­bu­rua da nork bere espe­rien­tzia kontatzea, eta gaixoari ikusaraztea zein diferentzia dagoen «alkoholaren erruz gobernatu ezin den bizitzaren, eta borreroaren atzaparretatik atera osteko bizi zoriontsu eta konstruktiboaren artean».
Harremanetarako 24 or­du­tan martxan izaten den te­le­fonoa daukate: 629 14 18 74. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!