Dianarekin esnatu, eta festarekin jarraitu!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 12a, 02:00

Atzotik gaur arte indarrak gorde dituenak badu zerekin entretenitu gaur, Ereñotzun.

Pelota partiduak eta sagardoa, goizerako
Txistularien diana bukatuta,  10:00etan meza izango da, eta 11:30etan pelota partiduak: palan, A.Arrie­ta-M.Goiko­etxea /A.Araiz­­tegi-M.Huizi, eta es­kuz, Olaizola I-M.Lizeaga/ M.Ola­­za­bal-E.Az­pi­tar­te. Segidan, 12:00e­tan, sa­gar­do probaketa egingo da, Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gaingo zukuekin.

Bertso jaialdia, arratsaldean
Siestarako tartearen ondoren, 18:30etan, bertso jaialdiaz go­za­tzeko aukera izango da. Oholtza gainera igoko dira Maialen Lujanbio, Andoni Ega­ña, Igor Elortza, Eli Pagola eta Unai Mendizabal.

Umorea nagusi, atzo
San Antonio eguna bihar os­pa­tuko da meza, herri kirolak, dantza eta abarrekin.
Atzo berriz, umorea eta ume­ak izan ziren nagusi. Goi­ze­an, gaztetxoak, eta arra­tsal­de­an, Gazte Olinpiadetan ume­ak baino hobeto ibili zirenak! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!