Festa haundia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Kalejiran hasi zuten atzo kur­tso bukaerako festa, Nor­berto Almandoz musika eskolako ikasleek. Eta dagoeneko, aurre­neko kontzertuak eskaini zituz­ten, Ikatza eta Bukoi tabernetan, iluntzean.
Gaur emango diote jarraipena, eta festa haundia biziko dute, Musika Egunaren 16ga­rren edizioa. Txistularien dianak esnatuko du herria, eta Elizan izango dira aurreneko ekintzak, txikienekin.
Gero, Foru Plazara mugituko dira, AHIT taldearekin kalejiran, eta bertan eskainiko di­tuzte kontzertuak pop taldeek. Gero, emanaldi berezi batekin emango diote bukaera. 

GAUR
09:30, Txistularien diana.
10:00, Musika hezkuntza goiztiarra (0-3 urte), biolin taldea, eta tailerra 1, 2 eta 3 urteko ikasleekin, Elizan.
11:00, AHIT taldearen kalejira, Elizatik Foru Plazara.
11:30, Pop taldeen emanaldia, Foru Plazan: Tirrittiki, Ez dakigu, Pandero-ero, Ilargia, Ken 8, B&W, Gabil­tzanian eta Aire-Aire.
13:30, Amaierako emanaldia: AHIT, Iratzar abesba­tza, Turuta txaranga eta NAME Big Band.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!