Gaur hasiko da Aranoko Pala Txapelketaren hamabosgarren edizioa. Sei bikotek jokatuko dute gaur, hiru partidutan. Guztira, 36 pilotarik eman dute izena; emakumezkoen 6 bikotek eta gizonezkoen 12k.
Goizeko 11:00etan, aurrenekoa
Gaur izanen dira txapelketari hasiera emanen dioten aurreneko partiduak, goizeko 11:00etatik aurrera. Orduan, txapelketari hasiera emanez, jokatuko dute Manterola-Lizeagak eta Salegi-Lozanok, aurrez aurre.
Ondoren, 11:45ak aldera, Markel eta Aritzek jokatuko dute, Lazkano eta Galarragaren aurka.
Eta eguna bukatzeko, Eztebe-Ganix bikotea, Loidi-Amas garaitzen saiatuko da, 12:30ak pasata.
Finala, Santio jaien iragarle
Gaur hasiko da txapelketa, eta uztailean izanen da final haundia; hain zuzen, Aranoko Santio jaien iragarle izaten da, normalean.